Berriak

EUSKAL  ESAMOLDEEN  ERRONKA  #BOTABA

Berriak, Gradu Bikoitzeko Ikasleak, Haur Hezkuntzako ikasleak, Ikasle berriak, Ikasle ohiak, Irakasleak, Lehen Hezkuntzako ikasleak

EUSKAL ESAMOLDEEN ERRONKA #BOTABA

Hurrengo lerroen bitartez Labayru Fundazioak antolatutako Euskal Esamoldeen Lehiaketan parte hartzera animatu nahi zaituztegu.

#BOTABA EUSKAL ESAMOLDEEN LEHIAKETA

• Euskal esamoldeen lehiaketa da.

• Instagram egingo da.

• Astean- astean emango den gaiari buruzko bideoak Instagramera igo beharko dira.

• Epea: lehiaketa azaroaren 8an hasiko da eta azaroaren 29an amaitu.
Lehiaketaren dinamika:

– Astero gai bat proposatuko da, gai horren inguruko zenbait esamolderekin batera.

– Esamolde horietako batekin edota gaiari lotutako besteren batekin, bideo bat egin beharko dute parte-hartzaileek (gehienez 20 segundokoa).

– Bideoak Instagramera igo beharko dituzte #botaba traola erabilita.

– Aste bakoitzean sari bat emango da. Instagramen atsegin dut gehien dituzten bost bideoen artean asteko saria zeini eman erabakiko du epaimahaiak.

– Amaierako sari nagusia ere egongo da. Lehiaketara aurkeztutako bideo guztien artean epaimahaiak irabazle bat izendatuko du.

– Lehiaketara aurkeztuko diren bideoak www.botaba.eus webgunera igoko dira, betiere oinarri eta baldintzekin bat egiten badute.
–Lehiaketara aurkeztutako bideo denen artean irabazlea zein den epaimahaiak erabakiko du. Epaimahaiak azaroaren 27tik abenduaren 1a bitarteko astean hartuko du erabaki hori.

– Astero, asteazkenetan, goizeko 8:30-9:00ak bitartean, Gaztea Irratiko Di-da saioan jarraipena egingo zaio lehiaketari.

Sariak hemen
Arauak hemen

ANIMA ZAITEZ!