Berriak

Etxegoki-ra  bisita

Berriak, Gradu Bikoitzeko Ikasleak, Haur Hezkuntzako ikasleak, Ikasle berriak, Ikasle ohiak, Irakasleak, Lehen Hezkuntzako ikasleak

Etxegoki-ra bisita

BAM Hezkuntza Premia Berezien Oinarri Psikopedagogikoak -UNIKIDE
Urriaren 19 eta 25ean, Hezkuntza Premia Berezien Oinarri Psikopedagogioak ikasgaia lantzen gabiltzan ikasleok, Etxegokiko laguntzadun apartamentuak ezagutzeko aukera izan genuen.
“Etxegoki” Txurdinagan dago eta, bertan, laguntzadun 32 apartamentu daude desgaitasun fisikoa duten pertsonen etxebizitza irisgarrian bizi daitezen aukera emanez.
Bisita honetan, profesional taldekoek eta bertako auzokideek, oztopo arkitektonikoak eta gizarteak jartzen dituen gainontzeko oztopoak azalarazi zituzten eta auzokideek dituzten helburu eta bizitza asmoak komentatu zizkiguten. Azaldu ziren kontzeptuak laguntza pertsonalizatua, laguntza teknologikoa, parte-hartze komunitarioa, menpekotasuna, berrikuntza, etab. Bisitaldi honetan eraikuntzako behin-behineko apartamentuak ezagutzeko aukera izan genuen.
2011n martxan jarri zenetik, FEKOORek Etxegokiri zeharkako ikuspegia eman dio bizi-proiektuak egin nahi dituzten bizilagunentzat irisgarritasun-baldintza unibertsalak, aukera-berdintasuna, parte-hartzea eta gizarteratzea eta bazterkeriarik eza bultzatzeko.