Berriak

CINE  FORUM  BAM-EN

Berriak, Gradu Bikoitzeko Ikasleak, Haur Hezkuntzako ikasleak, Ikasle berriak, Ikasle ohiak, Irakasleak, Lehen Hezkuntzako ikasleak

CINE FORUM BAM-EN

Urriaren lehen bi astetan, Haur eta Lehen Hezkuntzako graduetako Hezkuntza Premia Berezien Oinarrik Psikopedagogikoak ikasgaian, Cine Foruma baliabide gisa erabiltzen ikasteko saioak izan ditugu Gaizko Cirionen eskutik.
BAMeko Pastoral arlotik proposatutako ekintza hau oso positiboki baloratu dute ikasleek. Saio hauetan ikus-entzunezko tresnak irakaskuntza-ikaskuntza prozesuetan erabiltzean zabaltzen diren aukerez ohartu ginen. Aldi berean, Cine forumak balio izan digu begirada balioak, jarrerak eta praktiken gainean hausnarketa bideratzeko, beti ere, aukera berdintasunean oinarritutako gizarte baten alde.