Berriak

Bilboko  ONCE  egoitzara  bisita

Berriak, Gradu Bikoitzeko Ikasleak, Haur Hezkuntzako ikasleak, Ikasle berriak, Ikasle ohiak, Irakasleak, Lehen Hezkuntzako ikasleak

Bilboko ONCE egoitzara bisita

(BAM Hezkuntza Premia Berezien Oinarri Psikopedagogikoak -UNIKIDE)
Azaroaren 19an, Haur eta Lehen Hezkuntzako graduetako 2. Mailako Hezkuntza Premia Berezien Oinarri Psikopedagogikoak, Amaia Jauregi irakaslearekin, ONCEko egoitzara bisita egiteko aukera izan zuten.
Bertan autonomia pertsonalaren ikuspegitik gizarte eta hezkuntza barne-hartzailearen markoan hezkuntza erantzuna bideratzeko ONCEk irakaskuntzarako eskaintzen dituen baliabideak ezagutzeko aukera izan zuten, hala nola, baliabide tifloteknikoak, braille bidezko eta entzumenezko baliabideak eta baliabide teknologikoak.