Berriak

BAMen  PARTE  HARTZEA  “FIRST  LEGO  LEAGUE”  LEHIAKETAN

Berriak, Gradu Bikoitzeko Ikasleak, Haur Hezkuntzako ikasleak, Ikasle berriak, Ikasle ohiak, Irakasleak, Lehen Hezkuntzako ikasleak

BAMen PARTE HARTZEA “FIRST LEGO LEAGUE” LEHIAKETAN

Otsailaren 16an, Gasteizen, FIRST LEGO league deitutako egitarau hezitzaile internazionala ospatu zen. Ekimen honen helburu nagusia, gure gazteen artean, ikasketa-esperientzia dibertigarrien bitartez zientzia eta teknologiaren aldeko jakin-mina bultzatzea da.

Ekitaldiaren hamargarren edizio honetan, BAMek parte hartze zuzena izan du programaren koordinazioan. Gure Irakasle-eskolaz aparte, elizbarrutiko beste zortzi ikastetxek hartu dute parte oraingoan. BAMetik gure zorionik beroena opa nahi diogu 3.saria irabazi duen Begoñazpi Ikastolako taldeari.

Informazio gehiago