Berriak

BAM  Bertoko  ibai-karramarroaren  Nazioarteko  Sinposioan

Berriak, Gradu Bikoitzeko Ikasleak, Ikasle berriak, Lehen Hezkuntzako ikasleak

BAM Bertoko ibai-karramarroaren Nazioarteko Sinposioan

Loreto García Arberas BAMeko irakasleak,bertoko ibai-karramarroaren kontserbazioari buruzko Espainiar Jardunaldietan etaNazioarteko Europar Sinposioan parte hartu du. Topaketa hauek Oloten (Girona) izan dira, Irailaren 21etik 25era, eta A. Anton eta N. Olarteren lankidetzarekin (Matematika eta Zientzia Esperimentalen Didaktika Saila, UPV/EHU), hurrengo hitzaldiak aurkeztu ditu: “Situación del cangrejo autóctono en Bizkaia: evolución del censo y factores de amenaza para las poblaciones”y “GIS as Guarantee in Success? Searching tool limits in freshwater crayfish management”.

 

LIFE europar proiektu baten testuinguruan antolatutako topaketa hauetan, desagertzeko zorian dagoen bertoko ibai-karramarroari buruzko azken informazioa partekatzeko eta eztabaidatzeko elkartu dira arloko hainbat ikertzaile eta tenikari. Izan ere, gaur egun, ibai-karramarroaren kontserbazioa Europako  ur gezatako biodibertsitatearekiko kudeaketan erronka nagusienetakoa da.

Oharrak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude