Berriak

BAMen  2020-2021  ikasturtea  hasteko  prest!

bam-berriak, Gradu Bikoitzeko Ikasleak, Haur Hezkuntzako ikasleak, Ikasle berriak, Irakasleak, Lehen Hezkuntzako ikasleak

BAMen 2020-2021 ikasturtea hasteko prest!

BAM Irakasle Eskolak Derioko Seminarioa eraikinean hasiko du 2020-2021 ikasturtea; dagoeneko instalazio berriak prest daude ikasturteari hasiera emateko. Jarduera presentziala ziurtatuko da. Osasun neurriak zaintzea lehentasunezkoa izango da irakaskuntza jarduera berme guztiekin aurrera eramateko.

Dena gertu dago ikasle berriei harrera egiteko irailaren 11n. Irailaren 14an irekiko dira gela guztien ateak ikasturteari hasiera emateko. Laugarren mailako ikasleek praktikak egingo dituzte lehenengo seihilekoan eta irailaren 10ean izango dute praktikaldiaren aurkezpena Derion.

Ziurgabetasunez beterik datorkigun ikasturte berri honen aurrean BAM Irakasle Eskolan prest eta gogotsu gaude urte askotako esperientzian eskuratutako hezkuntza eredua eguneratu, indartu eta gure ikasleen prestakuntzan martxan jartzeko.

Aurrerantzean jarduera akademikoaren antolaketaren inguruko informazio zehatza emango da.