Berriak

BAMeko  GRADUATUEN  V.  PROMOZIOA

Berriak, Gradu Bikoitzeko Ikasleak, Haur Hezkuntzako ikasleak, Ikasle berriak, Ikasle ohiak, Irakasleak, Lehen Hezkuntzako ikasleak

BAMeko GRADUATUEN V. PROMOZIOA

Irailaren 22an BAM-eko Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako Graduatuen bostgarren promozioaren graduazio ekitaldia ospatu genuen Euskalduna Jauregian.

Guztira,107 graduatu izan ziren oroigarrizko diploma jaso zutenak On Mario Iceta, Bilboko Gotzaina; Josu Solabarrieta jauna, Deustuko Unibertsitateko Psikologia eta Hezkuntzako fakultateko dekanoa, eta Lander Intxausti jauna, BAM-eko zuzendariaren eskutik.

300 lagun baino gehiago elkartu ginen ekitaldi honetan. Ikasleek, senideek, adiskideek, hezkuntza arloko autoritateek, BAM-eko irakasleek eta administrazio eta zerbitzuetako langileek ospatu genuen etaparen amaiera.

Honekin batera ere, aukera izan genuen goraipatzeko ze nolako garrantzia duten ikasleek irakaskuntza prozesuan; On Mario Icetaren esanetan irakaslea da ikasle guztiak ezagutzen eta errespetatzen dituena .

Errespetua, lana, jakinmina, bokazioa, adiskidetasuna, … askotan entzun genituen terminoak dira. Zalantza barik, oso arratsalde hunkigarria izan zen hor egon ginen guztiontzat, non gogoratu ginen ze nolako garrantzia daukan irakaskuntzak, munduko lanbiderik onena, Lander Intxaustiren hitzetan.

ZORIONAK ETA ZORTE ON!

Ekitaldiko argazkiak ikusteko klikatu hemen