Berriak

BAMek  klase  birtualak  ematen  jarraitzen  du

bam-berriak

BAMek klase birtualak ematen jarraitzen du

Joan den martxoaren 13tik, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza eta Osasun sailek osasun-agintarien arabera zehaztutako gomendioak betetzeko asmoz, BAM – Begoñako Andra Mari Irakasleen Unibertsitate Eskolak zuzeneko irakas-jarduera eten du berriro jakinarazi arte.

Epealdi horretan, BAMek Bilbon dituen instalazioetan ikastarorik, jardunaldirik edo mintegirik garatzerik ez dagoenez, jarduera akademikoak on line jarraitzen du ikasle guztiekin eta haien familiekin dugun konpromisoagatik eta erantzukizunagatik.

Horretarako, BAMen, irakaskuntza elektronikorako sistema jarri dugu abian, eta, bertan, irakasleek on line klaseak ematen dituzte zenbait plataformaren bidez. Sistema horren bitartez, ikasleek badute segurtasunez eta etxetik prestatzen eta ikasten jarraitzerik, euren osasuna, euren familiarena eta euren ikaskideena arriskuan jarri gabe.

Alde horretatik, irakasleak uneko bertako bideo-hitzaldi elkarreragileak antolatzen ari dir, irakasgaiei jarraipena emateko eta ikasleekin harremana ez galtzeko. Horrez gain, irakasle-taldeko beste kide batzuk bideo-formatuko klaseak egiten ari dira, eta zabalkunderako zenbait plataformatara igoko dira, BAMeko Lehen Hezkuntzako Graduko, Haur Hezkuntzako Graduko eta Gradu Bikoitza Haur Hezkuntzan eta Lehen Hezkuntzako ikasleek behar beste aldiz kontsultatu ditzaten.

Era berean, irakas-jarduera garatzeko behar diren agiri gehigarri, apunte, ariketa… gehienak hodeiko lan kooperatiborako plataformetan daude eskuragarri. Tutoretzei dagokienez, telefonoz edo bideo-hitzaldien bidez egiten ari dira.

Azkenik, BAMeko ikasleei eskatu nahi diegu egiten ari diren ahaleginari eusteko, ahal duten neurrian ohiko lana garatzen jarraitzeko aukera izan dezaten. Harik eta osasun-alerta honen ondorioz sortutako egoera normaldu arte, honako hauexek dira BAMek eman ditzakeen aholku oinarrizkoenak: lehentasunezko hurrenkeraren arabera antolatutako jardueren agiria egitea eta zehaztutako ordutegia errespetatzea.

BAMeko harremanetarako lineek erabat zabalik jarraitzen dute, ikasleei eta haien senideei informazioa, gomendioak eta banakako irtenbideak eskaintzeko.

Izan ere, hezkuntza eta ikaskuntza ezin dira gelditu.

#TxertoaDenokGara #GeratuEtxean