
bam-berriak, Gradu Bikoitzeko Ikasleak, Haur Hezkuntzako ikasleak, Ikasle berriak, Lehen Hezkuntzako ikasleak
BAMek eta Labayru Fundazioak irakaslegaientzako ikastaro laburrak eskaintzen dituzte
Labayru Fundazioak eta BAM – Begoñako Andra Mari Irakasleen Unibertsitate Eskolak irakaslegaientzako 4 ikastaro labur antolatu dituzte.
INFORMAZIOA
- Iraupena: 10h-koak
- Metodologia: Ikastaro teoriko-praktikoak
- Ikasle kopurua: Gutxienez, 8 ikasle
- Matrikula: 80€
- Noiz: Abenduan edo urtarrilean
- Izen ematea: labayru@labayru.eus

EUSKARA ZUZENA
Delegaritza, oposaketa, magisteritza, ikaslego… entzuten dira, baina badakizu ez direla zuzenak? Mila zalantza eta burua sutan. Ikasleak euskaldun onak izateko, irakasleok eredu izan behar dugu. Zatoz euskara hobetzera.
—
Datak
Lehenengo aukera: abenduak 1, 3, 10, 15, 17
Bigarren aukera: otsailak 3, 10, 17, 24 eta martxoak 3
—
Formatoa: Aurrez

EUSKAL MUNDU SINBOLIKOA
Zergatik jartzen dugu San Blas haria edo zergatik erretzen dira sanjuanetan gauzak? Gure ohiturak eta nagusien jakinduria eskuratu, eskoletan zabaltzeko.
—
Datak
Lehenengo aukera: azaroak 30, abenduak 2, 9, 14, 16
Bigarren aukera: otsailak 1, 8, 15, 22 eta martxoak 1
—
Formatoa: Aurrez