Berriak

BAM  EUSKADITIK  HARATAGO

Berriak, Gradu Bikoitzeko Ikasleak, Haur Hezkuntzako ikasleak, Ikasle berriak, Ikasle ohiak, Irakasleak, Lehen Hezkuntzako ikasleak

BAM EUSKADITIK HARATAGO

Martxoaren lehen hamabostaldian BAMeko Leire Aperribai irakasleak Nazioarteko Mugikortasun Programan parte hartu du. Nazarbayev Unibertsitatean (Astaná, Kazakhstan) egon da bertako ikasleei adimen gaitasun handien inguruko eta gure hezkuntza sistemako hizkuntzen trataera bateratuari buruzko eskolak ematen. Honetaz gain, hainbat ikastetxe bisitatzeko eta bilerak egiteko aukera izan du nazioarteko errealitatearen ikuspegia zabalduz. Gainera, maiatzean Adana Bilim ve Sanat Merkezi Müdürü adimen gaitasun handiko eskolak (Adana, Turkia) antolatutako “Equipping the teachers of the gifted and talented students with international standards” tailerretan irakasle gisa jardun du. Adanako Haur eta Lehen Hezkuntzako irakasleei, adimen gaitasun handien irakasle bilakatzeko formazioak duen garrantzia azpimarratu du. Azkenik, uztaila erdian Zientzia Sozialen eta Osasunaren Metodologiako XV. kongresuan (Bartzelona), Leire Garamendi irakaslearekin batera bideratzen ari den ikerketa baten emaitzak aurkeztuko ditu. Adimen gaitasun handiak dituzten haurren beharrizanei eta eskaintzen zaien eskola erantzunari buruzko ikerketa kualitatiboa bideratzen ari dira BAMeko bi irakasleak. Bartzelonan lehen saiakeraren emaitzak aurkeztu ahal izango dituzte (informazio gehiagorako klikatu hemen).