Berriak

Bam-en  komunikazio  zientifikoa  2015  aquatic  science  meeting-ean

Berriak, Haur Hezkuntzako ikasleak, Ikasle berriak, Irakasleak, Lehen Hezkuntzako ikasleak

Bam-en komunikazio zientifikoa 2015 aquatic science meeting-ean

Lander Intxaustik, BAMeko Irakasleak, Granadan, otsailaren 22a eta 27a bitartean ASLOk antolatutako 2015eko Uretako Zientzien Nazioarteko Topaketan “Anchovy larvae preservation in ethanol an formalin: differences in body measurement indexes” izenburua duen posterra aurkeztu du.

Ikerlan honetan, bi soluzio desberdinetan (etanola eta formaldehidoa) fixatutako antxoa larben gorputz-neurriak konparatu dira. Bi larba taldeen neurketen artean desberdintasun esangarriak egiaztatu dira, ikerlan morfometrikoak egiterakoan fixatzeko eta kontserbatzeko erabilitako soluzioak daukan eraginaren garrantzia azpimarratu da.

Ikerlan hau UPV-EHUko zooplanktonaren ekologiako ikerkuntza-taldean gauzatu da, AZTI-Tecnaliako Itsas Ikerketako Unitatearen lankidetzarekin.

Oharrak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude