Berriak

BAM-EKO  IKASLEAK  ELIZBARRUTIKO  IPARRAGIRRE  IKASTOLAN

Berriak, Gradu Bikoitzeko Ikasleak, Haur Hezkuntzako ikasleak, Ikasle berriak, Ikasle ohiak, Irakasleak, Lehen Hezkuntzako ikasleak

BAM-EKO IKASLEAK ELIZBARRUTIKO IPARRAGIRRE IKASTOLAN

Maiatzaren 23an, Haur Hezkuntza 4.mailako DECA-ko ikasleak, elizbarrutiko Iparragirre Ikastola bisitatu zuten bertako Hezkuntza eta Pastoral proiektuak ezagutzeko helburuarekin. Era berean, ikasketarako metodologia eta antolakuntza proposamenak ezagutzeko aukera ere izan zuten.

BAMeko ikasleek bertako profesionalekin informazioa partekatzeko eta instalazioak bisitatzeko hautabidea izan zuten, irakasleek eskeinitako hitzaldia amaitzean.

Gure ikasleek bisitaren inguruan egindako balorazioa altua izan da, Iparragirre Ikastolak duen ikuspegi berritzaileagaitik. Era berean, metodologia berrien ezarpena, egokitutako baliabideen sorketa, familien partehartzea eta kristau baloreak pastoralean txertatzearen indarra goraipatzen dute DECAko ikasleek. Eskola berritzaileen ikuspuntua jarraitzen duen bateratuak eta berriak diren testuinguruan kokatuta.