Berriak

Bam-ek  hiztun  berrien  inguruko  ii.  Sinposioan  parte  hartu  du  (bartzelona,  2014ko  azaroak  20-22)

Berriak, Gradu Bikoitzeko Ikasleak, Ikasle berriak, Lehen Hezkuntzako ikasleak

Bam-ek hiztun berrien inguruko ii. Sinposioan parte hartu du (bartzelona, 2014ko azaroak 20-22)

Ane Ortegak, Hizkuntza eta Literaturaren Didaktika Saileko irakasleak, hiztun berrien inguruko 2. nazioarteko sinposioan parte hartu du: “New Speakers in a Multilingual Europe: Opportunities and Challenges” (Europako COST IS1316 Ekintzak antolatuta). Bere ikerkide Esti Amorrortu eta Jone Goirigolzarrirekin batera, Anek “Becoming an active speaker of Basque: new speakers on the crossroads” (Euskal hiztun aktibo bihurtu: euskaldunberriak bidegurutzean) komunikazioa aurkeztu zuen. Horretaz aparte, “hiztun berri” kontzeptu eta profilak esploratzeko mahai-inguruaren ardura ere bazeukan. Mahai-inguruan arlo, esperientzia eta hizkuntza ezberdinetako hainbat partaidek parte hartu zuten: Jon Aizpurua, Eusko Jaurlaritzako Plangintza eta Ikerketa arduraduna; John Walsh, Galwayko Irlandako Unibertsitate Nazionaleko ikerlari eta irakaslea; Luisa Martín Rojo, Madrilgo Unibertsitate Autonomoko ikerlari eta irakaslea; eta Eunice Romero, doktorego ikaslea eta aktibista katalanarekin lotutako mugimendu sozioaletan.

Sinposioari buruzko informazio gehiago hemen:

http://www.uoc.edu/portal/en/symposia/newspeakers2014/presentacio/index.html

Oharrak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude