Berriak

BAM-EK  ARGITARATUTAKO  LIBURUA.  GURE  TXIKIEN  BIHOTZ  HANDIAK

Berriak, Gradu Bikoitzeko Ikasleak, Haur Hezkuntzako ikasleak, Ikasle berriak, Ikasle ohiak, Irakasleak, Lehen Hezkuntzako ikasleak

BAM-EK ARGITARATUTAKO LIBURUA. GURE TXIKIEN BIHOTZ HANDIAK

BAMetik Haur Hezkuntzan graduatuak diren Andrea Iglesias Grijalba, Naiara Leicea Seoane, Borja Mendoza Mazariegos eta Jon San Martín Arena ikasle ohiek, BAMeko irakasle den Leire Aperribai Unamunorekin batera haur txikien garapen sozioafektiboari buruzko liburu bat kaleratu dute otsailean, “Gure txikien bihotz handiak” izenburua duena. Haur Hezkuntzako graduko ikasle gisa egindako gradu bukaerako lanetan oinarritu dira liburu hau idazteko. Tutorearen ekarpenekin batera, lanak elkartu nahi izan dituzte, haurraren garapen sozioafektiboak duen garrantzia azpimarratu eta aztertu asmoz. Liburuak Haur Hezkuntzako profesionalei eta bidean daudenei gaiak duen garrantziaz jabetzen lagunduko diela uste dute. Azken finean gure bihotzak ere handi izan daitezen ekarpen bat egin nahi izan dute. Interesa duenak internet bidez eskuratu dezake liburua. Eskuragarri hemen.