Berriak

BAM  Ate  Irekien  Jardunaldia

Eventos, Ikasle berriak

BAM Ate Irekien Jardunaldia

Ate Irekien jardunaldia otsailaren 20an izango da BAM Irakasleen Unibertsitate Eskola honetan. Haur Hezkuntza edo Lehen Hezkuntza arloko irtenbide profesionala aukeratu nahi izanez gero, ate irekien jardunaldi honetara gonbidatzen zaitugu.

BAMen hiru gradu eskaintzen ditugu: Haur Hezkuntzako gradua, 0-6 urteko etapan lan egiteko; Lehen Hezkuntzako Gradua, 6-12 urteko etapan lan egiteko; eta Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako Gradu bikoitza, bi etapetan lan egiteko.

BAM Irakasle Eskolak bere ateak irekiko ditu, beraz, otsailaren 20an, Bilbon, Barraincua kaleko 2. zenbakian. Nahi duenak zuzenean ezagutu ahal izango ditu BAMeko prestakuntza-eskaintzei buruzko xehetasun guztiak eta zalantza guztiak argitu.

EGITARAUA

BAM Ate Irekien Jardunaldia

ESKABIDE ORRIA

Etortzeko asmoa izanez gero, eman izena:

Etortzeko asmoa izanez gero, eman izena:

ESKABIDE ORRIA

Zure etorkizun profesionala kalitateko Haur edo Lehen Hezkuntzako irakaslea izatea bada eta, zure ustez, hezkuntza ezinbesteko tresna baldin bada errealitatea eta gizartea justiziaren, berdintasunaren, elkartasunaren, elkarrizketaren eta partaidetzaren bidez aldatzeko, BAM Begoñako Andra Mari Irakasleen Unibertsitate Eskola erreferentziako unibertsitatea da zuretzat.