Berriak

5  minutu  amets  egiteko:  Giza  Eskubideen  Nazioarteko  Eguna

bam-berriak, Eventos, Gradu Bikoitzeko Ikasleak, Haur Hezkuntzako ikasleak, Ikasle berriak, Ikasle ohiak, Irakasleak, Lehen Hezkuntzako ikasleak

5 minutu amets egiteko: Giza Eskubideen Nazioarteko Eguna

Abenduaren 9an, 10ean eta 11n gelan lan egiteko proposamena

Urrian eta azaroan, BAMek lau biktimaren testigantza jaso du, Eusko Jaurlaritzaren Bizikidetza Planaren Adi-adian Programaren esparruan. Abenduaren 10ean Giza Eskubideen Nazioarteko Eguna dela eta, BAMeko hezkuntza-komunitate osoa gonbidatu nahi dugu AMETS egitera.

Zuk, nik eta planeta honetan bizi garen gizaki guztiok giza eskubide unibertsalak aitortuta dauzkagu, eta hori posible izan zen, duela 70 urte baino gehiago beste batzuek amets bat posible egitea lortu zutelako… Horregatik, abenduan, bi zuhaitz egongo dira “landatuta” Eskolako sarreran, egun hau gogorarazteko. Zergatik zuhaitzak? Zuhaitzak indar sinboliko handia du gure artean eta gure hezkuntza-zereginari ere oso lotuta dago:

  • Sustraiak: lurrarekin lotura… gure iraganarekin, oroimenarekin…
  • Adarrak: ingurunearekiko lotura, besteekin…
  • Zerurantz proiektatzen da: desioak, asmoak, proiektuak, etorkizuna…
  • Bizia dakar: hazia, izerdia, hostoak, fruituak, basoa…
  • Ekintza eskatzen du: erein, ordaindu, inausi, zaindu…

Gizarte eta mundu hobeago bat amesten jarraitu nahi dugu… eta zure laguntza behar dugu:

  • Giza eskubideen urraketa sufritzen ari diren pertsonak gogoratu
  • Zer mundu nahi luketen amets egin…
  • Orri batean idatzi zuhaitzetan jartzeko
  • Errealitate edo amets horren irudi bat argitaratu sare sozialetan (ez ahaztu #GizaEskubideenEguna; @bam_eus etiketak sartzea)

Motibaziorako, bideo hau ikus dezakezu eta kolorezko orriak gela bakoitzean aurkituko dituzu.

Hori egindakoan, orriak zuhaitzetan jarri ditzakezu, edo atezaintzan entregatu.

Eskerrik asko!