Berriak

400  LAGUN  BAINO  GEHIAGO  ELIZBARRUTIKO  IKASTURTE  HASIERAN

Berriak, Gradu Bikoitzeko Ikasleak, Haur Hezkuntzako ikasleak, Ikasle berriak, Ikasle ohiak, Irakasleak, Lehen Hezkuntzako ikasleak

400 LAGUN BAINO GEHIAGO ELIZBARRUTIKO IKASTURTE HASIERAN

400 lagun baino gehiago elkartuko dira gaur, Elizbarrutiko 2016-17 ikasturteari hasiera emateko tailerretan. Ebanjelizatzearen Elizbarrutiko V. Egitasmoaren haritik ikasturte honetarako eginkizunen gainean landu eta hausnartzeko elkartuko dira Carmengo Ama parrokiaren inguruan.

Inaugurazio hitzaldia eta ospakizuna

Bihar, irailak 28, Santiago katedralean “Abian dan Eleiza” hitzaldia izango da Deustuko Unibersitatetik teologoa eta Erromako Institutu Biblikotik Teologian doktorea den Maria Elisa Estevezen eskutik. Ondoren, 19:30etan, On Mario iceta, Bilboko Gotzaina, izango da ikasturte hasierako ospakizunaren arduraduna.