Berriak

1ST  ECHA  THEMATIC  INTERNATIONAL  CONFERENCE  (DUBROVNIK,  KROAZIA)

Berriak, Gradu Bikoitzeko Ikasleak, Haur Hezkuntzako ikasleak, Ikasle berriak, Ikasle ohiak, Irakasleak, Lehen Hezkuntzako ikasleak

1ST ECHA THEMATIC INTERNATIONAL CONFERENCE (DUBROVNIK, KROAZIA)

Urriaren 16 eta 18 bitartean, BAMeko Leire Aperribai irakasleak 1st ECHA Thematic International Conference (Dubrovnik, Kroazia)  kongresuan parte hartu zuen. Kongresua sormenaren eta adimen gaitasun handien inguruan izan zen, eta bertan BAMetik bideratzen ari den ikerketa baten zati baten aurkezpena egin zuen.

Gaia zehazki Tenerife (Universidad de La Laguna) eta México-ko (Universidad de Guadalajara eta Universidad Autónoma del Estado de Morelos) beste ikerlari batzuekin batera landu zuen, horretara zuzendutako mahai inguruan. Parte hartzaile denak REINEVA nazioarteko ikerketa eta esku hartzeko sareko kideak dira, adimen gaitasun handien inguruan lanean dabiltzanak.